erregai garbi
- 1. Teknol.
Ahalmen kutsatzaile txikiko edo ohiko erregaiek (gasolina, gasolioa, fuel-olioa...) baino ahalmen kutsatzaile txikiagoko erregaia, bereziki erretzean haiek baino sufre-oxido, errauts eta konposatu organiko lurrunkor gutxiago aireratzen dituena, hala nola gas naturala, petrolio-gas likidotuak, gas fabrikatuak eta abar.